XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

izan ere, ezin dugu ahaztu nondarrak garen eta zein harreman dugun gure inguruarekin.

Caracas aipatzen badugu, adibidez, dagozkion datu objetiboak emango ditugu, baina ondoren Hegoameriketako hiriburu horrekin zerikusia azalduko dugu.

Euskara arazo nagusi

Lan zabal hau burutzean, arazo ugari aurkitu dute Lurrekoek nahiz Elhuyarrekoek, baina arazo nagusia euskararen erabilpena izan da.

Honen haritik, guk ez dugu arauemaile bihurtzeko asmorik izan, baina orain arte horrelako lanik ezak hizkuntz mailan hainbat erabaki hartzera behartu gaitu eta erabakien zergatiaren azalpenak ematera.

Ildo beretik, Iñaki Irazabalbeitiak, lexikoak ez digu arazo handiegirik eman, termino zuzenez 60.000ko datu-basea osatu bait dugu.

Arazoa izan da leku-izenak eta batez ere pertsona-izenak euskaraz ematea, horretarako erizpideak ezartzea: errege izenak eta izengoitiak, atzeritarren euskal abizenak nola eman (Etxeberria gobernuburu mexikarra adibide), eskultore baten obraren izenburua, eta abar.

Baina bestelako arazorik ere izan da: sarrera ez den aipamenen bat jatorrizko hizkuntzan edota euskaratuta ematea, lokalismoak, neologismoak eta erderakadak baztertzea, estilo bateratua erabiltzea, informazio kopurua zehaztea eta onomastika mailako aukeraketak egitea, Elhuyarren, atzerritarrekin zera egin dugu, Frantzian, Inglaterran eta Espainian erabili ohi dituzten entziklopedia nagusiak hartu eta gutxienez bitan agertzen diren pertsonak bakarrik bildu

Gero, euskal aipamenekin oreka gordetzen saiatu gara.

Sarrera bakoitzak ematen duen informazio-mota ezartzean bi entziklopediek bat egin dute.

Biek aipatzen dute hitz bakoitzaren kategoria gramatikala, alorra, definizioa, adierak eta -luze edo laburrago- erabiltzailearentzat egoki izan daitezkeen hainbat hitz, sarrerarekin lotura zuzena dutenak eta, kasu, gehien ezagutzen den zientzi alorrean duen balorea edo esanahia.

Lur etxeak 10 tomo kaleratuko ditu; Elhuyarrek berriz, bakarra

Ritxi Lizartza

Josu Zabaleta, Lur entziklopediaren zuzendaria

Ondo idatzia eta datu zuzenak ematea helburu

ARGIA.

Zeintzu dira Lur hiztegi entziklopedikoaren berezitasunak?

JOSU ZABALETA

Guk beharrezkotzat jotzen genuen horrelako lanik burutzea, orain arte euskal ikasleek eskolarteko kontsulta guztiak espainiera eta frantseseraz egin behar izan bait dituzte.

Hemendik aurrera, itzulpenak eginez aritu behar izan duen belaunaldi honen ostean, euskara hutsezko belaunaldia sortuko da.

Helburu nagusi hau lortu ahal izateko, bi arau betetzen saiatu gara.

Batetik, ondo idatzia egotea; euskara aldetik zuzena izatea eta definizio zailetan galdu gabe, ulergarria izatea.

Edozein irakurlerentzat baliagarri den estiloa bilatzen saiatu gara.

Bestetik, ematen den informazioa seguru izatea, kontrastatua; horretarako behin eta berriro zuzenketak egitea derrigorrezkoa izan zaigu.

Saiatu gara, bestalde, hizkuntzaren zulo ezkutuetan ez erortzen.

Izan ere, aise topa daiteke edozein entziklopediatan La Peninsula, Iberiar penintsulari buruz, mundu osoan beste penintsularik ez balego bezala.

Beraz, amaigabeko lana da informazio iturri askoren aurka aritu eta ematen duten informazio hori gure iragazitik pasatzea.

Mundu osoko informazioa ematea bai, baina Euskal Herriaren egoerari eta izateari egokituta.